ENEKOITZ ANDONEGUI GONZÁLEZ / Ia bi hamarkada daramazkit ikus-entzunezkoen produkzio eta errealizazioari estuki loturik, etengabe garai berrietara egokituz, eta gaur egun hasierako grin berarekin jarraitzen dut lanean. Aurkezten zaidan erronka berri bakoitza ilusioz jasotzen dut, beti ere nire lanaren funtsa mantenduz, kontzeptuak ulertu, hausnartu eta errealitate egin.

&PARTNERS / Zorte handia dut kolaboratzaile, bitarteko tekniko eta artistiko onenen sustengua edukitzeaz mota ezberdinetako lanak aurrera eramateko. Horrek malgutasun handia ematen digu bitartekari tekniko eta lan-taldeak antolatzerako orduan, proiektu bakoitzaren beharretara ondo egoki gaitezen.

&BEZEROAK / Nire eskerrik beroenak guregan konfidantza jarri duzuen guztioi, taldeko lan ezin hobeak lortuz.